29
api

El internado

 682.jpg

Aurreko astean, ikusi genuen hirugarrengo denboraldiko lehen kapituloa. Esan beharra dago audieztzia lehia egon zela el internado eta Hospital cental-ekin baino azkenean jende gehiagok ikusi zuen el internado.

Aurreko denboraldietan bezala intriga puntu batekin utzi ziguten laguna negrako ikasle, nahiz irakasleek. Esan dutenez, denboraldirik luzeena izango da eta gauza asko aterako dira argira.

Beraz ez galdu asteazkeneko kapitulua.

26
api

El Canto del loco kontzertuan

ecdl.jpg 

 

Atzo Apirilaren 25a, El canto del loco taldeak kontzertua egin zuten Donostian. Baino beraiek abestu baino lehenago teloneroak abestu zuten sin rumbo talde hasi berriak: Sergio, Víctor, Pablo eta Jaimek osatua. Apirilaren 22an disko berria atera zuten eta atzo Donostin hainbat abesti abestu zituzten disko horretatik. Nahiz eta talde berria izan ondo abestu zuten, baina piska bat urduri zeudela nabaritzen zitzaien. Ordu erdiz abestu eta gero, hamarrak pasatxo zirenena ECDL taldea zetorren bere disko berriko lanekin eta azken urte hauetan egindako lanekin ere.

Lehenengo eszenatoki guztia ilun-iluna zegoen eta abeslari eta musikariak kaiola aztzeko metalezko eraztun handi batzuetan zeuden sartuta, eta lau minutuko “cuenta atras” egin eta gero, eraztunetan argi ugari agertzen hasi ziren piskanaka gora joanez eta musikariak ondo ikusten zirela jada, abesten hasi ziren.

Kontzertuak iraun zuen denboran abeti zaharrak zein berriak abestu zituzten, oso nahasketa ona eginez. Jende asko izan ginen kontzertuan eta hainbeste jenderekin bero eta egarri izugarria pasa genuen, baina merezi izan zuen bertara joatea, oso espektakulu ona egin zutelako: musika aldetik eta argi aldetik eszenatokia oso ondo zegoelako prestatua.

22
api

Fama

 fama-director-y-equipo-de-p.jpg

Urte honen hasieran, cuatro-k telebistako programa berri bat proposatu zuen; Fama eskola, bertan gazte talde bat sartuko zen, hogei partaidez osatuta. Eta dantza ikasketak aurrera eramateko bost ikasle eduki zituzten. Hasiera batean ikusleok ez genuen jakin nolakoa izan behar zen programa ez baitzuten ezer esaten. Piskanaka finkatu zituzten asteko egun bakoitzean ze eginkizun egon behar ziren, nahiz eta batzuetan aldaketaren bat egon den; adibidez duela aste batzuk galak egiten hasi zirenean.

Fama-k iraun duen denbora gehienean hogei ikasle egon dira dantza klaseak hartzen. Astero pareja berri bat sartzen zen eta beste bat joaten zen, nominazio eta retoen bidez. Baina dela bi aste pareja bat joan eta ez zen beste bat sartuz, horrela hemezortzi ikasle geldituaz eta aste honetan beste bi partaide joan zaizkigu.

Aurreko astean esan zutenez, aste honetan bukatuko da Fama. Bi gala berezi egingo dituzte horretarako: bat igandean eta beste bat astelehenean, biak gauean izango direlarik. Bi egun hauetan erabaki garrantzitsua hartuko da, Famako irabazlea hobeto esanda. Zein izango da?

18
api

Mariah Carey

Mariah Carey Pop, R&B eta soul abeslaria izateaz gain, konpositorea, bideoklipen zuzendari eta Estatu Batuetako izarra ere bada. Arrakasta handia lortu zuen: Vision of love, Dreamlove, Fantasy, One sweet day eta We belong together abestiekin.

Bere albunik arrakastatsuenak: Mariah Carey, Music box, Daydream eta The emancipation of mimi dira.

Filmetan ere hartu du parte Glitter eta Wisegirls eta orain berriz Tennesse pelikula ari da egiten.

Carey martxoren 27 batean jaio zen New York-en. Bere gurasoak: Alfred Roy Carey eta Patricia dira baina banandu egin ziren berak 3 urte zituenean  eta bere amarekin geratu zenez bizitzen eta abesbatza batean abesten zuenez Mariahri musika gustatzen hasi zitzaion.

16 urte zituela abestiak konposatzen hasi zen eta demo batzuk sortu zituen hauek, diskografiatan banatuz.

18 urtereki diskoetxe batekin kontratu bat sinatu zuen.  

Urteak joan ahala disko asko argitaratu ditu eta bere berriena urte ontan argitaratu du, apirilaren 15ean

E=MC2 deitzen dena.

13
mar

El canto del loco

El canto del loco 2000 urtean sortu zen Pop rock musika egiten dute talde Madrildarra da. Dagoeneko zazpi disko kaleratu ditu: el canto del loco (2000), a contracorriente (2002), estados de animo (2003), el canto del loco en directo (2003), zapatillas (2005) eta arriba el telon (2007). Eta urte honetako apirilaren 1ean bere azken diska ezagutu ahalko dugu, personas izenburupean. Ala ere entzungai daukagu disko honetako singlea eres tonto. Diskoa ateratzearekin batera kontzertu gira bat egingo dute, beraien lana zuzenean ikusteko.

[flash http://www.youtube.com/v/9XrPTjjNakE&hl=es]

29
ots

La quinta estacion

quinta.jpg

La quinta estacion Natalia Jimenez, Angel Reyero eta Pablo Dominguez-ek osatzen dute. Hasieran sei pertsonek osatzen zuten taldea eta gero hiru hauek Mexikora joan ziren BMG Mexikok bere lehenengo album-a grabatzeko aukera eman zielako Primera toma (2001) eta diskoa atera eta egun gutxi barru, izugarrizko arrakasta izan zuen: Mexikon, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan.

Bigarren diskoak Flores de alquiler (2004), 11 abesti eskaintzen zituen eta berriz ere Mexikon eta Estatu Batuetan izan zuen arrakasta. Onen ondoren, Espainian aurkeztu zuten eta urrezko diskoa bihurtu zen. Album honekin, bi Sari irabazi zituzten MTV Latinoamerikanoa eta Oye!

2006an bere azken diskoa kaleratu zuten, El mundo se equivoca lan honekin izugarrizko arrakasta izan zuten eta berrogeita hamar kontzertu prestatu zituzten. Eta datu interesgarri bezala, 2007an Espainian bosgarren diskorik salduena izan zen.

2007an, sei sari irabazi zituzten eta 2008a hasi besterik ez dugu egin eta dagoeneko sari bat dute eta apirilean beste bat jasoko dute.

26
ots

Pignoise

biografia_pignoise.jpg

Alvaro Benito, Real Madrid-eko jokalaria zen baina lesio bat izan eta gero, erretiratu egin zen futboletik.

Ospitaletan egon zen bitartean, gitarra bat oparitu zioten eta piskanaka musika konposatzen hasi zen. Ospitalean bertan,  Hector Polo ezagutu zuen eta berak bateria jotzen zuenez, talde bat osatzea erabaki zuten. Hori eta gero, bajista bat behar zuten eta Kasting bat egin eta gero, Pablo Alonso aukeratu zuten. Eta azten taldekide bezala, Jesus hartu zuten  gitarrista bezala, ala ere 2006an taldea utzi zuen.

Lehenengo bi diskak, Melodias desafinadas eta Esto no es un disco de punk-ekin ez zuten arrakasta handirik izan. Geroago iritsiko zitzaien arrakasta, Nada que perder abestiarekin, Los Hombres de Paco telesailari jarri zio abestia izan zenak eta ondoren, diskografi batekin sinatu zuten kontratu bat, Anunciado en television diskoa ateraz. Disko hau kaleratu zutenean, lau taldekideek osatzen zuten taldea, eta gero Jesus taldetik joan zen.

Azken diskoa, Cuestion de gustos izan zen, 2007ko urriaren 23an kaleratu zuten eta Sigo llorando por ti izan zen single-a.

Talde honen lan guztia lau diskotan dago bilduta eta bakoitzak bere single promozionala dauka:

Melodias desafinadas (2003)

· 2003 Sin identidad

· 2003 Mundo perdido

Esto no es un disco de punk (2005)

· 2005 Diez horas

Anunciado en television (2006)

· 2006 Nada que perder

· 2007 Te entiendo

Cuestion de gustos (2007)

· 2007 Sigo llorando por ti

· 2008 Sin ti

19
ots

Tokio Hotel

5119394tokio_hotel.jpg

Tokio Hotel, Alemaniako rock taldea dugu. Eta Bill Kaulitz,Tom Kaulitz, Georg Listing eta Gustav Schaf-ek osatzen dute.

Tom eta Bill anaiak dira eta Gustav eta Georg-ekin aurkitu ziren 1995ean Magdeburgon, hortik aurrera hasi ziren tabernetan eta klub-etan beraien musika jotzen.

2001ean taldeari Devilish izena jarri zioten, naiz eta gero Tokio Hotel izenarekin ezagutzen dira 2003an Sony BMG kontratua sinatu zutenean. 2005ean, Schrei albuma kaleratu zuten eta Alemania, Austria, Suitza eta Europako beste hainbat herrealdetan izugarrizko arrakasta izan zuen. Schrei diskotik, Schrei fue Durch Den Monsun singelak mundu osoan zabalduz.

Dagoeneko, Alemaniako talderik garrantzitsuena da. Eta 2007an Zimmer albuma kaleratu zuten. Izugarrizko salmenta lortu zutelarik.




14
ots

Alicia Keys

alicia_keys.jpgAlicia Augello cook, Alicia Keys bezela ezagutzen dugun abeslaria, 1980ko urtarrilaren 25ean jaio zen New york-en. Bi urte zituelarik, bere gurasoan banandu egin ziren eta Alicia bere amarekin bizitzen geratu zen. Mundu guztian zehar, 20 milioi disko saldu ditu eta horietaz aparte, hainbat sari irabazi ditu: Grammy-ak bereratzi aldiz, Billboard-ak hamaika aldiz….

Txikia zenean, 7 urterekin, pianoa jotzen hasi zen, 14 urte bitarte arte. Ondoren bere lehenengo abestia egin zuen, Butterflyz izenarekin, abesti honek bere lehenengo album-ari (Songs in a Minor) hasiera eman zion.

2001eko ekainaren 26an, Songs in a Minor kaleratu zuen, Clive Davisi esker eta ondoren, bost Grammy irabazi zituen. Album horretako abesti gehienak berak konposatu zituelarik.
2003an, bere bigarren album-a kaleratu zuen (Diary of AliciA Keys).

2005ean, disko berria kaleratu zuen (Unplugged) eta honek, musika zerrendetako lehenengo postuak lortzea ekarri zion, aurreko biak bezala.

Lehen aipatu bezela, bederatzi Grammy ditu naiz eta hemeretzi aldiz egon den izendatua.

Orain dela gutxi, Bono eta U2-rekin abestu zuen dirua ateratzeko Afrikako VIH-az gaixotuta dauden gendeari laguntza bat eskaintzeko.

Eta bere azken diskoa, laugarrena alegia, izugarrizko arrakasta izan du.Hainbestekoa izan da, No One singela izan dela Youtube web-gunean gehien ikusi den bideo musikala.

17
urt

MIKA

Mika Beirut-en jaio zen. Beti Mika bezala ezagutu diogu naiz eta bere jaiotzeko izena Michael Holbrook Penniman Ismaili izan. Bost anai dira familian, ama Libanesa eta aita Estatubatuarra. Libanoko gerratetik ihes egin zutenean Londresera joan ziren berak bereratzi urterte zituenean eta han, kantoko irakasle batek abesten erakutsi zion. Gero, London School of Economics eskolan sartu zen ekonimia eta politika ikasteko, baina bi aste geroago Royal College of Music-en zegoen musika ikasten.

Pop musika abesten hasi baino lehenago, operan abestu zuen eta iragarkietarako single batzuk konposatu zituen.

2007an Casablanca Records-ekin kontratu bat egin zuen eta arrakasta izugarria izan zuen, Life in cartoon motion lanarekin. Lehenengo albunak, arrakasta Inglaterran izan zuen eta horren ondoren, gira bat egitea pentsatu zuen.

Bere taldearen partaideak:Martin Waugh (Guitarra eta koroak), Michael Choi (Bajo eta koroak), Cherisse Osei (Bateria) eta Luke Juby (TeKlatua).

Bere abestirik ezagunenak:
Grace Kelly (2007)
Relax, take it easy (2007)
Love Today (2007)                                                                                                                            Big Girl you are beautiful (2007)
Happy Ending (2007)
Lollipop (2007)