
Alvaro Benito, Real Madrid-eko jokalaria zen baina lesio bat izan eta gero, erretiratu egin zen futboletik.
Ospitaletan egon zen bitartean, gitarra bat oparitu zioten eta piskanaka musika konposatzen hasi zen. Ospitalean bertan, Hector Polo ezagutu zuen eta berak bateria jotzen zuenez, talde bat osatzea erabaki zuten. Hori eta gero, bajista bat behar zuten eta Kasting bat egin eta gero, Pablo Alonso aukeratu zuten. Eta azten taldekide bezala, Jesus hartu zuten gitarrista bezala, ala ere 2006an taldea utzi zuen.
Lehenengo bi diskak, Melodias desafinadas eta Esto no es un disco de punk-ekin ez zuten arrakasta handirik izan. Geroago iritsiko zitzaien arrakasta, Nada que perder abestiarekin, Los Hombres de Paco telesailari jarri zio abestia izan zenak eta ondoren, diskografi batekin sinatu zuten kontratu bat, Anunciado en television diskoa ateraz. Disko hau kaleratu zutenean, lau taldekideek osatzen zuten taldea, eta gero Jesus taldetik joan zen.
Azken diskoa, Cuestion de gustos izan zen, 2007ko urriaren 23an kaleratu zuten eta Sigo llorando por ti izan zen single-a.
Talde honen lan guztia lau diskotan dago bilduta eta bakoitzak bere single promozionala dauka:
Melodias desafinadas (2003)
· 2003 Sin identidad
· 2003 Mundo perdido
Esto no es un disco de punk (2005)
· 2005 Diez horas
Anunciado en television (2006)
· 2006 Nada que perder
· 2007 Te entiendo
Cuestion de gustos (2007)
· 2007 Sigo llorando por ti
· 2008 Sin ti






0 Responses to “Pignoise”
Leave a Reply