Archive for Otsaila 29th, 2008

29
Ots

La quinta estacion

quinta.jpg

La quinta estacion Natalia Jimenez, Angel Reyero eta Pablo Dominguez-ek osatzen dute. Hasieran sei pertsonek osatzen zuten taldea eta gero hiru hauek Mexikora joan ziren BMG Mexikok bere lehenengo album-a grabatzeko aukera eman zielako Primera toma (2001) eta diskoa atera eta egun gutxi barru, izugarrizko arrakasta izan zuen: Mexikon, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan.

Bigarren diskoak Flores de alquiler (2004), 11 abesti eskaintzen zituen eta berriz ere Mexikon eta Estatu Batuetan izan zuen arrakasta. Onen ondoren, Espainian aurkeztu zuten eta urrezko diskoa bihurtu zen. Album honekin, bi Sari irabazi zituzten MTV Latinoamerikanoa eta Oye!

2006an bere azken diskoa kaleratu zuten, El mundo se equivoca lan honekin izugarrizko arrakasta izan zuten eta berrogeita hamar kontzertu prestatu zituzten. Eta datu interesgarri bezala, 2007an Espainian bosgarren diskorik salduena izan zen.

2007an, sei sari irabazi zituzten eta 2008a hasi besterik ez dugu egin eta dagoeneko sari bat dute eta apirilean beste bat jasoko dute.




Otsaila 2008
A A A O O L I
« Urt   Mar »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
2526272829  

Badge Farm

  • Firefox 2
  • CSSEdit 2
  • Textmate
  • Powered by Redoable 1.0