Archive for Apirila, 2008

29
Api

El internado

 682.jpg

Aurreko astean, ikusi genuen hirugarrengo denboraldiko lehen kapituloa. Esan beharra dago audieztzia lehia egon zela el internado eta Hospital cental-ekin baino azkenean jende gehiagok ikusi zuen el internado.

Aurreko denboraldietan bezala intriga puntu batekin utzi ziguten laguna negrako ikasle, nahiz irakasleek. Esan dutenez, denboraldirik luzeena izango da eta gauza asko aterako dira argira.

Beraz ez galdu asteazkeneko kapitulua.

26
Api

El Canto del loco kontzertuan

ecdl.jpg 

 

Atzo Apirilaren 25a, El canto del loco taldeak kontzertua egin zuten Donostian. Baino beraiek abestu baino lehenago teloneroak abestu zuten sin rumbo talde hasi berriak: Sergio, Víctor, Pablo eta Jaimek osatua. Apirilaren 22an disko berria atera zuten eta atzo Donostin hainbat abesti abestu zituzten disko horretatik. Nahiz eta talde berria izan ondo abestu zuten, baina piska bat urduri zeudela nabaritzen zitzaien. Ordu erdiz abestu eta gero, hamarrak pasatxo zirenena ECDL taldea zetorren bere disko berriko lanekin eta azken urte hauetan egindako lanekin ere.

Lehenengo eszenatoki guztia ilun-iluna zegoen eta abeslari eta musikariak kaiola aztzeko metalezko eraztun handi batzuetan zeuden sartuta, eta lau minutuko “cuenta atras” egin eta gero, eraztunetan argi ugari agertzen hasi ziren piskanaka gora joanez eta musikariak ondo ikusten zirela jada, abesten hasi ziren.

Kontzertuak iraun zuen denboran abeti zaharrak zein berriak abestu zituzten, oso nahasketa ona eginez. Jende asko izan ginen kontzertuan eta hainbeste jenderekin bero eta egarri izugarria pasa genuen, baina merezi izan zuen bertara joatea, oso espektakulu ona egin zutelako: musika aldetik eta argi aldetik eszenatokia oso ondo zegoelako prestatua.

22
Api

Fama

 fama-director-y-equipo-de-p.jpg

Urte honen hasieran, cuatro-k telebistako programa berri bat proposatu zuen; Fama eskola, bertan gazte talde bat sartuko zen, hogei partaidez osatuta. Eta dantza ikasketak aurrera eramateko bost ikasle eduki zituzten. Hasiera batean ikusleok ez genuen jakin nolakoa izan behar zen programa ez baitzuten ezer esaten. Piskanaka finkatu zituzten asteko egun bakoitzean ze eginkizun egon behar ziren, nahiz eta batzuetan aldaketaren bat egon den; adibidez duela aste batzuk galak egiten hasi zirenean.

Fama-k iraun duen denbora gehienean hogei ikasle egon dira dantza klaseak hartzen. Astero pareja berri bat sartzen zen eta beste bat joaten zen, nominazio eta retoen bidez. Baina dela bi aste pareja bat joan eta ez zen beste bat sartuz, horrela hemezortzi ikasle geldituaz eta aste honetan beste bi partaide joan zaizkigu.

Aurreko astean esan zutenez, aste honetan bukatuko da Fama. Bi gala berezi egingo dituzte horretarako: bat igandean eta beste bat astelehenean, biak gauean izango direlarik. Bi egun hauetan erabaki garrantzitsua hartuko da, Famako irabazlea hobeto esanda. Zein izango da?

18
Api

Mariah Carey

Mariah Carey Pop, R&B eta soul abeslaria izateaz gain, konpositorea, bideoklipen zuzendari eta Estatu Batuetako izarra ere bada. Arrakasta handia lortu zuen: Vision of love, Dreamlove, Fantasy, One sweet day eta We belong together abestiekin.

Bere albunik arrakastatsuenak: Mariah Carey, Music box, Daydream eta The emancipation of mimi dira.

Filmetan ere hartu du parte Glitter eta Wisegirls eta orain berriz Tennesse pelikula ari da egiten.

Carey martxoren 27 batean jaio zen New York-en. Bere gurasoak: Alfred Roy Carey eta Patricia dira baina banandu egin ziren berak 3 urte zituenean  eta bere amarekin geratu zenez bizitzen eta abesbatza batean abesten zuenez Mariahri musika gustatzen hasi zitzaion.

16 urte zituela abestiak konposatzen hasi zen eta demo batzuk sortu zituen hauek, diskografiatan banatuz.

18 urtereki diskoetxe batekin kontratu bat sinatu zuen.  

Urteak joan ahala disko asko argitaratu ditu eta bere berriena urte ontan argitaratu du, apirilaren 15ean

E=MC2 deitzen dena.




Apirila 2008
A A A O O L I
« Mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Badge Farm

  • Firefox 2
  • CSSEdit 2
  • Textmate
  • Powered by Redoable 1.0