Archive for Apirila 26th, 2008

26
Api

El Canto del loco kontzertuan

ecdl.jpg 

 

Atzo Apirilaren 25a, El canto del loco taldeak kontzertua egin zuten Donostian. Baino beraiek abestu baino lehenago teloneroak abestu zuten sin rumbo talde hasi berriak: Sergio, Víctor, Pablo eta Jaimek osatua. Apirilaren 22an disko berria atera zuten eta atzo Donostin hainbat abesti abestu zituzten disko horretatik. Nahiz eta talde berria izan ondo abestu zuten, baina piska bat urduri zeudela nabaritzen zitzaien. Ordu erdiz abestu eta gero, hamarrak pasatxo zirenena ECDL taldea zetorren bere disko berriko lanekin eta azken urte hauetan egindako lanekin ere.

Lehenengo eszenatoki guztia ilun-iluna zegoen eta abeslari eta musikariak kaiola aztzeko metalezko eraztun handi batzuetan zeuden sartuta, eta lau minutuko “cuenta atras” egin eta gero, eraztunetan argi ugari agertzen hasi ziren piskanaka gora joanez eta musikariak ondo ikusten zirela jada, abesten hasi ziren.

Kontzertuak iraun zuen denboran abeti zaharrak zein berriak abestu zituzten, oso nahasketa ona eginez. Jende asko izan ginen kontzertuan eta hainbeste jenderekin bero eta egarri izugarria pasa genuen, baina merezi izan zuen bertara joatea, oso espektakulu ona egin zutelako: musika aldetik eta argi aldetik eszenatokia oso ondo zegoelako prestatua.




Apirila 2008
A A A O O L I
« Mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Badge Farm

  • Firefox 2
  • CSSEdit 2
  • Textmate
  • Powered by Redoable 1.0