Alicia Augello cook, Alicia Keys bezela ezagutzen dugun abeslaria, 1980ko urtarrilaren 25ean jaio zen New york-en. Bi urte zituelarik, bere gurasoan banandu egin ziren eta Alicia bere amarekin bizitzen geratu zen. Mundu guztian zehar, 20 milioi disko saldu ditu eta horietaz aparte, hainbat sari irabazi ditu: Grammy-ak bereratzi aldiz, Billboard-ak hamaika aldiz….
Txikia zenean, 7 urterekin, pianoa jotzen hasi zen, 14 urte bitarte arte. Ondoren bere lehenengo abestia egin zuen, Butterflyz izenarekin, abesti honek bere lehenengo album-ari (Songs in a Minor) hasiera eman zion.
2001eko ekainaren 26an, Songs in a Minor kaleratu zuen, Clive Davisi esker eta ondoren, bost Grammy irabazi zituen. Album horretako abesti gehienak berak konposatu zituelarik.
2003an, bere bigarren album-a kaleratu zuen (Diary of AliciA Keys).
2005ean, disko berria kaleratu zuen (Unplugged) eta honek, musika zerrendetako lehenengo postuak lortzea ekarri zion, aurreko biak bezala.
Lehen aipatu bezela, bederatzi Grammy ditu naiz eta hemeretzi aldiz egon den izendatua.
Orain dela gutxi, Bono eta U2-rekin abestu zuen dirua ateratzeko Afrikako VIH-az gaixotuta dauden gendeari laguntza bat eskaintzeko.
Eta bere azken diskoa, laugarrena alegia, izugarrizko arrakasta izan du.Hainbestekoa izan da, No One singela izan dela Youtube web-gunean gehien ikusi den bideo musikala.
Latest Comments