Urtarrilean reality berri bat hasi zen, dantzari buruzkoa alegia. Hori guztia baino lehenago kasting batzuk egin ziren eta handik hamar neska eta hamar mutil hartu zituzten Fama akademian sartzeko. Beraien lana, binaka dantza bat osatzea da astean zear, horretarako hiru estilo ezberdin dituztelarik eta gero talde osoak koreografi bat egiten dute, erakutsiz taldean ere lana egiten badakitela. Ostiraletan nominazioekin bi pareja izan ziren nominatuak, baina nire ustez ez zuen horrela izan beharko, banakako nominazioak egin beharko zituzten. Eta atzo lau nominatuek banakako dantza bat egin zuten eta lehenengo kanporatua Paco izan zen, bere dantzako pareja Sonia bakarrik utzi, horren ondorioz Soniak taldeko neska bat retatu egin beharko du, eta Silvia aukeratu zuenez, gaur dantza bat egin beharko dute, hoberenak egiten duenak Silviaren bikotearekin geratuko da eta besteak kanpora joan beharko du denek dantza egiteko bikote bat behar dutelako. Gaur zein joango da Silvia edo sonia? ikusi nahi baduzue 15:30etan telibista piztu cuatro katean eta ikusiko duzue.
Archive Page 2
FaMa
Homo Zapping
Gaur bideo bat uzten dizuet nire blogean aspaldiko programa bat gogoratuz, homo zapping. Ea egunen batean bueltatzen den, ze par batzuk botatzeko ez zegoen batere gaizki.
Green Day
Green Day talde estatubatuar bat da eta jotzen duten musika Punk Rock-a. 1987an sortua Billie Joe Armstrong eta Mike Dirnt hasieran Sweet Children izenez ezagutua eta gero Green day deitu zena. Bi lagun hauek, musika talde bat sortarazi nahi zuten eta Rod’s Hickory Pit tabernan arrakasta izan zuten eta Larry Livermorek, zeukaten talentu ikusi eta gero, bere lehenengo lana atera zuten, baina beraien izena aldatu zuten, bazegoelako beste talde bat oso izen berdinerekin, Green day deituaraziz orain arte. Gero piskanaka taldea osatzen hasi zen gaur egun dauden taldekideaz osatu arte. Gaur egun, Billie Joe Armstrong (ahotsa eta gitarra), Mike Dirnt (bajoa eta koroak) eta Tré Cool (bateriak) osatzen dute taldea. Eta laguntzaile bezala, Jason White (gitarran), Jason Freese (teklatua eta saxofoia), eta Ronnie Blake (trompeta).
Green Day-ek, 60 milioi disko saldu ditu mundu guztian zehar eta musika sariak ere irabaz ditu: hiru Grammy lehenengoa Dookie lanarekin, gero American Idiot albunarekin eta azkena Boulevard of Broken Dreams-ekin.
Gaur arteko beraien diskografia:
Insomniac: 1995ean
nimrod: 1997an
Warning: 2000an
International Superhits: 2001ean
Shenanigans: 2002an
American Idiot: 2004an
Daniel Powter
Gaur musikari bat aurkeztu behar dizuet, Daniel Powter, kanadan jaioa 1971n. Eta musikari izatearena, bere amari zor dio.
Bere lehenengo abestia, “Bad day” izango zen Europara zabaldu zena 2005ean. Eta coca-cola iragarkian txertatu zutana. Horregatik, herrialde geienetako musika zerrenden lehenengotariko postuak lortu zituen.
Bere lehenego kontzertu garrantzitsuena Berlin-en izan zen eta horrezkero, BMG Music Publishing-ekin du bere kontratu diskografikoa, Frantzian alegia.
Gauza bitxia ikusten dugu, beti txapel batekin joaten dela buruan, baina kontua da txikitan istripu bat izan zuela eta buruan markaren bat geratu zitzaion eta arrezkero beti eramaten ditu txapelak.
MIR

2007 an bere lehenengo denboraldia ikusi genuen eta orain Telecinco-k bigarren denboraldia atera du, ostiral gauetan ikusi ahalko dugu, “el comisario” telesailaren ordez eta urtarrilak 4an hasiko da.
Etapa berri honetan hiru pertsonai berri batzen dira telesailari: Mar Ulldemolins, Assun Planas eta Benito Sagrado.
Hasieran, telesail honek ez zuen oso hasiera ona izan naiz eta oso ondo bukatu zuen, hiru milioi ikuslerekin gutxigorabera. Eta kaputulurik ikusiera azkena izan zen, beraz, ea orain erritmo horrekin jarraitzen duen.
La brujula dorada
Badakit eguberriak datozela eta denbora librea eduki behar dugula eta gaur bururatu zait film baten sinopsia jartzea jai egun hauetan norbaitek ikustera joango naiko bazuen.
12 urteko neska batek bidai luze bat egingo du bere lagun baten bila. Bidean, monstruo eta sorginekin aurkituko da eta beste mundu baten barrena sartuko da. Lyra Jordan College-n dago umezurtza delako. Mundu horietan, jendeak bste era batera biziko du bizia. Film guztian zehar daimonion-ekin, bere animali txikiarekin joango da.
Eta gobernuan dagoen kargu goreneko pertsonai batek, Magisterium-ek, esango du ume guztiak bahitzeko, lan hau Gobblers-ek egingo duelarik.
Download Title
aida
Aida telesaiak, aurreko igandean bere denboraldi berria hasi zuen oso arrera onarekin, ia sei milioi ikuslek ikusi zutelarik. Eta gero bere errepikapen kapituloa ere jende askok ikusi zuen hiru milioitik gora.
![]()
Telesaiaren produktoreak oso pozik daude izan duen arreragatik eta espero dute horrela edo hobetoago segitzea.
Orain esan dezakedan bakarra da, norbaitek Aida gogoko badu, gaur 22:00 telecinco-n 59 kapituloa ikusi ahalko duela.
callejeros

Callejeros cuatro kateko programa bat da jakingo duzuen bezela, ideia oso orijinala da, bideo kamara bat hartu eta kaleko bizitza erakustea orain arte horrelakorik ez baitzegoen zabalduta, beti betiko dukumentalak azaltzen baitziren telebistan. Gainera, hainbesteko arrakasta izan du hainbat sari irabazi dituztela, azkenekoa telebistako akademiak hemana.
Eta gauza guztiekin gertatzen den bezala, zeozerk arrakasta izaten badu gero kopiak egitera eramaten du jendea. Orain adibidez, TVE-k iragarri du Repor programa egin behar duela, callejeros-en antzekoa, eguneroko bizitzako erreportaiak osatuko dutelako.
Noizean behin, beraien erreportaiak ikusten ditut baina eskatu nahiko nuke, batzuetan beste gai batzuk jorratuko balituzkete, beti ia gauza berdinetaz hitz egiten baidute.
El orfanato
Laura, umezurztegi batean jaiotakoa da eta orain bere familiarekin bueltatzen da bera eta bere senarrak ume minusbaliatuentzako egoitz bat eraiki behar dutelako.
Historia guztian zehar Laurak, bere txikitako kontuak gogoratuko ditu pelikulan gertatutako gertaera batzuen ondoren.
Simon, beraien semea da eta etxe horretara iristen direnean oso arraro jokatzen du. Horregatik, bere amak zeozer gertatzen dela susmatzen du eta hortik aurrera, oso gauza arraroak hasten dira gertatzen…
Gogo asko izanez gero pelikula ikusteko, gomendatzen dizuet zinemara joatea naiz eta oso pelikula irreala izan, gidoia egin zuenak izugarrizko imaginazioa eduki zuelako eta oso ondo daudelako lotuta gauzak.

kaixo guztioi!!
Eskolak proposatu digu informazioa beste pertsona batzuentzako eskuragarri jartzea oso garrantzitsua dela eta ondorioz, blog bat sortu behar dugu.
Ikasle bakoitzak bere bloga edukiko du, berak nahi dituen gaiak jorratzen dituelarik. Nere blog-ean jarriko ditudan artikuluak: telebista, musika eta zinemaren ingurukoak izango dira.
Espero dut gustura irakurtzea eta komentarioren bat idazten baduzue pozik asko irakurriko dut.







